ILUSTRATZAILEA: Fran Jaraba
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Smaug dragoia kobazulo batean bizi da. Baina neska batek altxorrak lapurtu zizkion. Smaug dragoia sorgin batengana joan zen, zer gertatuko da???
ASIER ASTIZ (3. maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Smaug dragoia kobazulo batean bizi da. Baina neska batek altxorrak lapurtu zizkion. Smaug dragoia sorgin batengana joan zen, zer gertatuko da???
ASIER ASTIZ (3. maila)
Laburpen tentagarria: Bazen behin mutiko bat Unai izeneko lagun on bat zuena. Unai eta bere familia hagitz zahar zegoen tren batean bizi ziren, baina hagitz pozik bizi ziren. Egun batean mutikoa tren zaharrean lo egiten garatu zen. Ze pasako ote da??? Nora joango dira???
MALEN LEIÑENA (4.maila)
LABURPEN TENTAGARRIA:Egun batean uholde batek igela, ahatea, txerria eta erbia harrapatu zituen. Igelak bere indar guztia erakutsiz guztiak salbatu nahi zituen. Zer gertatuko zaie???
ANDREA LASAGA (3. maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Argiñek asko maite zituen koloreak eta ostadarra agertu bakoitzean saltoka hasten zen pozaren pozez. Aunitzetan koloretako zubian zegoela egiten zuen amets. Behin ortzadar liluragarria ikusi zuen non eta bere lehio ondoan. Gorantz igo zen han zazpi ate zeuden eta lehenengoa ireki zuenean...
HAIZEA ETXEBERRIA (4. maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Manueltxo eta Iñaki bi lagun ziren.
Manueltxok, Iñakiren ama haurdun zegoela jakin zuenean, eta berak arreba bat zuenez, bere esperientzia kontatu zihon Iñakiri. Orduan Iñaki dudatan egon zen eta ez zekien zer izango zen hobe, arreba edo beste maskotaren bat. Bere arreba jaio zenean, konturatu zen zein ezberdinak ziren Manueltxo eta bere arreba.
ITXASO BERROZPE (4. maila)
EGILEA: Patxi Zubizarreta
ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA: Elkar
LEBURPEN TENTAGARRIA: Neskatxa bati gutun bitxi bat iritsi zitzaion, arabieraz idatzitakoa gainera. Amorru haundia hartu zuen arabieraz idatzita zegoelako. Gutuna baino geihago ipuin bat zen eta berak erantzutea pentsatu du. Zein hizkuntzatan?
GANIX ARRUTI (3. maila)
LABURPEN TENTAGARRIA:Ikazkin batek ongi bizi nahi du, gaizki bizitzeaz aspertuta dago. Honengatik jainkoari ez zion kasurik egin eta heriotzari kasu egin zion uste zuelako heriotza jende guztiarekin ongi portatzen zela. Heriotzari mesedea egin ondoren honek saritu egiten du eta heriotzak ikazkinari berekin etorri beharra dela esaten dio.
Joango ahal da ikazkina heriotzarekin?
URKI TXOPERENA (4.maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Ikastolako neska-mutilek besta bat egin behar dute, horretako: zumoa, janaria... eta horrelako gauzak erosi dituzte. Besta eta gero zumoaren botila gelan utzi zuten. Urrengo egunean errekreoan botila hartu eta eskutitz bat idatzi, botilan sartu eta gero errekara bota dute. Zer pasatuko zaio botilari?
BEÑAT CONDE (4.maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Elisabete San Juan bezpera egunean etxean geratu zen eta bere gurasoak San Juan bezperako bestara joan ziren. Elisabetek gau horretan abentura bat bizi izan zuen.... edota ametsa izan zen?
RAKEL LASAGA (3.maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean bazen Ezkurrako gizon bat astoa hartuta mendira joan zena. Orduan mandazaina etorri zitzaion. Aizkolariak esan zion mandazainari: buruz hain argia zarenez esango didazu noiz hilko naizen?
Hori erantzuteko gai ote zen mandazaina?
PELLO TELLETXEA (4. maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Behin Ausarta eta Panpoxa abentura bila joan ziren eta Tartaloren basoan sartu ziren. Tartalok esan zien bera baino indartsuagoak ez baziren ez zirela basotik aterako. Orduan froga bat jarri zien: ea nork botatzen zuen harria urrutiago. Froga gaindituko ote dute?
ANE ETXEPETELEKU (4. maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Pottoko pottoloa da eta baserri batean bizi da animali artean. Eskolara joan beharko luke neska-mutiko guztiek bezala, baino Pottokok ez du nahi maistra belarri-motzak belauniko jarri eta ipurdian jotzen duelako.
Baina, eskolara joan eta maistra belarri motzaren ordez...
MARTIN LANZ (4.maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean Miren eta Garbiñen gurasoak eta beraiek bide bat pasatu behar zuten. Miren eta Garbinek pasatu zuten baina beraien gurasoak ez. Poliki-poliki aurrera abiatu ziren eta sorgin batekin topatu ziren eta sorginak bi neska polit bihurtu zituen, baina baldintza batekin: Aitzol izeneko mutikoari barrea itzultzea. Garbine eta Miren Aitzol bizi zen herrira ailetu ziren. Bere etxean sartu ziren , gauza aunitz probatu zituzten barrea itzultzeko eta... lortu ote zuten barrea itzultzea?
ANE OTXOTEKO (4.maila)
LABURPEN TENTAGARRIA: Otso bat harri baten azpian preso zegoen eta gizon bati askatzeko eskatu zion. Gizonak ea jan behar zuen galdetu zion eta otsoak ezetz erantzun zion, baina gizonak askatu ondoren otsoa gizona jaten saiatu zen. Gizonak otsoari erran zion bidean aurkitzen zituzten lehenengo hirurek "On eginak gaizki merezi du" esaten bazuten jan egingo zuela. Aurkitu zuten txakur bat eta behi bat eta biek lehengo esaldia erran zuten. Ondoren azeriarekin egin zuten topo eta honek..... zer erantzun ote zuen?
MARTIN ETXEGARAI (4.maila)