ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala
ARGITALETXEA: Giltza
LABURPEN TENTAGARRIA: Lola neska oso jatorra da, eta bihotz onekoa. Oso zintzoa da, eskuzabala eta langilea. Baina Lolak Virginia ezin du ezta ikusi beti adarra jotzen dagoelako. Virginia guztiz kontrakoa da, adibidez: pija, berekoia eta harroputza. Egun eguzkitsu batean Lola eta bere lagunak ikastolara joaten ziren, baina bat-batean limusina berri berri bat ikusi zuten. Denek uste zuten Virginiaren kotxe berria zela. Baina ez, mutil baten limusina zen. Mutikoa jaitsi zenean limusinatik, Lolari aurpegia ezezaguna iruditzen zitzaion. Eskutik hartu mutikoari eta leku itxi batera eraman. Eta... zer gertatuko ote da???
Nire iritziz oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet irakurtzea. Asko gustatuko zaizue eta.
ADRIANA GARCIA(4.Maila)